viernes, 25 de septiembre de 2015

IKT LEHEN ETA ORAIN

                                   


Eskola garaiari begiratzen badiogu. gure gurasoekin alderatu ezkero aurrerapen handiak eduki genituen guk. Izan ere ordenagailu gela bat gutxienez eskola guztietan egoten zen. Hala ere, nire eskolan behintzat ( Amezketan ) ez genituen ordenagailuak asko erabiltzen. Hilabetean behin ipuinen bat idazten genuen baina gehiagorik ez eta interneten ibiltzen ere ez ziguten uzten. Baina gaur egun askoz ere tresna teknologiko gehiago dituzte, adibidez tabletak. Horretaz gain, gaur egungo lehen hezkuntzako haur ia guztiek dituzte mobilak Gu txikiak ginenean ez genuen mugikorrik edukitzen eta nire bizilagunak,irakaslea den aldetik dioenez, gaurko haurrei askotan esan behar izaten zaie mugikorrarekin ez ibiltzeko eskolan eta jolasordura ateratzen direnean segituan erabiltzen dituztela.
Resultado de imagen de niños jugando con el movilResultado de imagen de niños jugando en el parque
Eskolaz kanpo berriz, geroz eta ordu gehiago egoten dira haurrak telebista aurrean, eta zer esanik ez umeentzat egokienak ez diren programa gehiago ikusten dituztela. Guk etxetik kanpo jolasten pasatzen genituen orduak eta orain pasatzen dituztenak alderatu ezkero alde handia egongo litzatekela iruditzen zait.

Hori dena gaur egungo eta gu haurrak gineneko garaiak alderatu ezkero. Baina teknologiaren inguruan aurkitu ditzazkegun beste desberdintasun batzuk generoari begiratu ezkero aurkitzen dira. Adibidez, xboxean neskentzat eta mutilentzat jolas desberdinak daude. Argazki hauetan ikusten denez, interneten jarri dut neskentzako jolasak eta gero mutilentzako jolasak eta oso desberdinak atera zaizkit. Neskentzat dantzatzeko, abesteko, sukaldatzeko... eta horrelako jokuak eta mutilentzat kirolak, borrokak.... eta horrelako jolasak.


Resultado de imagen de juegos de play station chicas      Resultado de imagen de juegos de xbox para chicos


Hala ere,aipatu behar dut ni salbuespena izan naizela betidanik. Txikitatik hasita beti ibiltzen nintzen kiroletan mutilekin eta play stationean ere "mutilentzako" jolasetan ibiltzen nintzen. Eta berdin jarraitzen dut, nire  herrian lokalera joaten naizenean ni izaten naiz neska bakarra mutilekin xboxean ibiltzen dena. Orduan ez dakit zer pentsatu, orokorrean eragina izango duela badakit neskentzako eta mutilentzako joku desberdinak daudela erakusten badigute baina azkenean niregan ez du eraginik izan. Eta benetan gustatzen zaizkizun jolasak zein diren baldin badakizu, ez dauka zertan eraginik izanik.


Amaitzeko, esan beharra dago haurrek hainbeste teknologia erabiltzeak bere alde txarrak eta alde onak ekartzen dituela. Ondo erabiltzen badituzte eta benetan gauza berriak ikasteko eta beraien ikasketetarako baliogarri dituzten programekin ibiltzen badira oso aberasgarria izan daiteke beraientzat. Baina aldiz, beste haurrekin jolastu beharrean etxean sartu eta bakarka mugikorrarekin edo xboxarekin jolasten egoten badira oso tristea dela iruditzen zait. Gainera dependentzi handia har dezakete horrelako gauzekin eta eskolan beste haurrekin eta irakaslearekin hitz egiten egon beharrean mugikorrarekin egoten badira beraientzat izaten da kalterik handiena. Horregatik uste dut bakarrik zaudenean ibiltzeak ez duela kalterik egiten baina norbaitekin zaudenean berarekin egoteko aprobetxatzea dela egokiena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario