viernes, 25 de septiembre de 2015

AURKEZPENA

kaixo!
Mirari Arteaga naiz, Amezketakoa ( Gipuzkoa ) eta 19 urte ditut. Magisteritzako bigarren urtea ari naiz ikasten EHU-n, Donostian.

2 urterekin hasi nintzen Amezketako haur hezkuntzan (zumadin). 6urterekin lehen hezkuntzan eta 12 urtera arte bertan egon nintzen. Amezketa herria oso txikia denez, eskolan ikasle gutxi izaten ginen. Gela bakoitzean 10 ikasle izaten ginen gutxi gorabehera eta batzuetan bi mailetako ikasleak elkarrekin egoten ginen. Gutxi izatearen ondorioz, maila guztietako ikasleak elkarrekin ibiltzen ginen jolasten eta denekin oso harreman estua genuen. Irakasleak ere gehienak herrikoak ziren eta familia guztiak ezagutzen zituzten. Gainera irakasle bakoitzarekin bi edo hiru urte egiten genituen gutxienez eta horrek gure arteko harremana oso sakona izatea eragiten zuen.

Eskola goizeko 9:30etan hasten zen baina horren gustura joaten ginenez, goizeko 9:00etarako denak bertan egoten ginen jolasten. Astebukaera iritsi eta askotan esaten genion elkarri larunbat eta igandeetan ere eskola eduki nahi genuela. Gogoan dut ez genuela arau zorrotzik. Berandu iristen baginen irakasleak ez ziguen errietarik egiten, berak honako hau esaten zuen: badakit lehenago etortzeko aukera edukiko bazenuen ez zinela berandu etorriko, beraz ez daukazu azalpenak ematen aritu beharrik. Eta arrazoi zuen, izan ere oso arraroa izaten zen norbait berandu iristea. Goizero klasera sartu eta bertan " alfombra" bat edukitzen genuen eta bakoitzak etxetik ekarritako bere kojina. Bertan eseri eta irakaslearekin hizketaldi bat edukitzen genuen. Matematikak kartekin  edo arbelean egindako joku desberdinekin ikasten genituen. Gaztelania eta ingelesa antzerkiak, abestiak eta elkarrekin hitz eginez ikasten genituen. Egia esan, informatikarekin ez genuen erlazio handirik eduki. Tarteka ipuinak asmatzen genituen eta ipuin horiek ordenagailura pasatzen genituen. Hori izaten zen lehen hezkuntzan informatikarekin edukitzen genuen erlazio bakarra.


Resultado de imagen de zumadi eskola


Dbh ikastera ordea Alegira joan nintzen eta bertan dena oso desberdina izan zen. Eskola askoz ere handiagoa zen, irakasleak urtero desberdinak  eta klase guztiak aulkian eserita pasatzen genituen. Ikasteko modua oso desberdina zen. Gogoan dut lehenengo astean amezketako eskolatik joan ginenak ez genituela eskolako lanak egin, izan ere Amezketan ez zen beharrezkoa. Orduan irakasleak izugarrizko errieta egin zigun eta erabat beldurtuta geratu ginen. Momentu horretatik aurrera beldur pixka bat eduki genien irakasleei baina segituan ohitu ginen. Gainera asignatura bezala informatika eduki genuen eta hor hasi ginen pixkanaka ordenadoreak geroz eta gehiago erabiltzen eta programa desberdinak ikasi genituen. Beste asignaturetan ere edozer gauza egiteko ordenagailuak asko erabiltzen genituen. Laugarren dbhn eta batxillerrean informatika aukerazko asignatura zen baina nik ez nuen aukeratu, izan ere inoiz ez dut gustoko izan informatika.

1 comentario:

  1. Kaixo Mirari:
    Ongi ikusten dut zure bloga baina non da zure PLEa? Non publikatu egin duzue PLEen arteko konparaketak eta egin beharreko mapa kontzeptuala? Non dago zure denbora lerroa?
    Animo eta mila esker denagatik

    ResponderEliminar