jueves, 10 de diciembre de 2015

ARGAZKI ELKARRIZKETA

Apa!

Jarduera amaitu ostean ondorio batzuk atera ditugu. Lehenik eta behin,  aipatu behar dugu hasierako ideia ez dugula guztiz bete, izan ere, lana 5. eta 6. mailako haurrei bideratuta zegoen baina ez genuen haiekin egiteko aukerarik eduki. Bestalde, lanaren planteamendua ez zen oso egokia izan, ez baikenuen haurrak motibatzea lortu. Berriro egin beharko bagenu, hainbat gauza aldatuko genituzke. Adibidez, modu erakargarriago batean planteatzen saiatuko ginateke ariketa. Horretaz gain, ez genuen lortu argazkirik ateratzea lanaren froga moduan. Hala ere, jarduera polita zen eta beste irakasleei asko gustatu zitzaienez, beste geletan ere proposatu zuten. Beraz, esan genezake lan honetatik asko ikasi dugula eta azken emaitza nahiko ona izan dela.

Proposatutako dekalogoari erreparatuz honako hau esan genezake:

1. Umea protagonista eta egile sentitu behar da. Puntu hau betetzea lortu dugu, izan ere, haien esku utzi dugu objektu baten aukeraketa egitea. Gainera, kartulinan jartzerakoan objetuaren azalpena beraiek eman zuten.

2.Umeekin batera tailerren gaiak adostea: hau ez dugu lortu, guk esan genielako zer egin behar zuten, baina ez genizkien objektu konkretu baten argazkiak eskatu, baizik eta haien gustukoa zen objektu, paisai edo gauza batenak.
3.Umeek teknologia erabiltzea. Puntu hau lortu dugu, azken finean hori baitzen tailerraren helburua: haurrek teknologiak erabiliz zerbait propioa sortzea. Lehen aipaturiko arazoak direla eta ordenagailurik ez dugu erabili baina argazki kamara berriz bai.

4.Esperientzia ez laburbiltzea “pantaila-ume interakziora”.  Puntu hau bete dugu, haurrek ez dutelako haien lana teknologiara mugatu beste hainbat gauza egin behar izan dituzte.

5.Lankidetza, sormena, kritikotasuna eta ez errepikakorrak diren jarduerak ahalbidetzea. Haurren adinaren ondorioz, ezin izan dugu puntu hau burutu.

6.Teknologiak gizartean ematen diren gertakizunekin dialogatzeko, posizionatzeko edo transformatzeko aukera emango du. Puntu hau ez dugu guztiz bete baina nahiz eta gizartearekin zerikusirik duen ezer ez den lantzen, haurrek haien lanak aurkezteko aukera izan zuten.

7.Komunitatera orientatzea: puntu hau lortu dugu ,izan ere, gizartearekin lotura zuzena du jarduera honek.

8.Kulturartekotasunerako elementuak txertatzeko aukera: puntu  hau ez dugu lortu betetzea, ez zegoelako kultura desberdineko haurrik.

9.Aldarrikapenerako eta erresistentziarako ariketak sustatzea: puntu hau ezin izan genuen mantendu, haurrak gazteegiak zirelako eta beraien adinera moldatu behar izan genuelako jarduera.

10.Lengoai edo generoaren araberako bazterketarik ez ematea. Lengoai edo generoaren araberako bazterketarik ez dugu egin, denok izan baitute tratu bera tailer honetan.



Tailerra diseinatzerakoan puntu gehienak edo denak hartu genituen kontuan baina aurretik aipaturiko aldaketen ondorioz ezin izan ditugu denak bete. Hala ere, esperientzia honetatik aprobetxatuko dugu gure akatsetatik ikasteko.

ARGAZKI ELKARRIZKETA


Kaixo berriro,
Gaurkoan Arianek egin zuen praktika nola izan zen azalduko dugu. Irakasleari tailer hau egiteko proposamena egin zionean oso ondo hartu zuen eta ez zion inongo oztoporik jarri. Beraz, berari eman zion ikasleei jarduera esplikatzeko lana, irakasle papera hartuz. Hurrengo egunean klasera joan eta ikasleei egin behar zutena esplikatu zien. Haurrei asko gustatu zitzaien ideia eta segituan hasi ziren zer ekarriko zuten pentsatzen eta hiru egunen ondoren denak argazkiekin azaldu ziren klasera. Hurrengo pausoa, argazkian azaltzen ziren gauzei buruz idaztea izan zen. Idatzi ondoren, Arianerengana joaten ziren erakustera eta orduan ohartu zen haurrak zer idatzi ez zekitela zebiltzala. Orduan gehiago idazteko esan zien eta motibazio falta zutela nabaritu zuen, handik aurrera gogo askorik gabe amaitu zuten jarduera.

Amaitu zutenean, gelako paretean jarri zituzten denek ikusteko moduan eta lau egunen ondoren kendu eta haur bakoitzak bere argazkiaren azalpena egin zuen besteen aurrean. Azalpena ongi egin zuten baina egin beharreko zerbait bezala hartu zuten eta jarduera egiteko gogo falta nabaritu zen.

ARGAZKI TAILERRA

Kaixo denoi,
Aurreko sarreran azaldu genuen bezala, gure praktikaldian burutzeko lana honako hau zen:
haur bakoitzak bere bizitzako gauza garrantzitsuren baten argazkia atera behar zuen, gero, taldeka jarri eta denen artean istorio bat asmatzeko. Horretarako, ordenagailua erabili beharra zuten musika eta muntaia egiteko. Irudiak erabiltzearen garrantzia azpimarratu nahi izan dugu haurraren gogoak, nahiak...adierazteko modu interesgarria delako.

Praktikaldiarekin hasi ginenean ordea, beste errealitate batekin egin genuen topo eta gure jardueran aldaketa batzuk egin behar izan genituen.
Mirarik, eskola txikian egin zituen praktikak eta bertan gela desberdinetan egiten zituzten lanak oso lotuta zeuden. Beraz, bere gelakoekin lan hau egiten bazuen, beste gelakoekin egiten ari ziren lanean atzeratuko ziren. Beste aukera bat ziklo guztietakoekin egitea zen baina ezinezkoa zen 1. mailakoekin eta 6. mailakoekin lan berdina egitea informatika tartean sartuta, ez baitute ezagutza berdina.
Maialen Arrietari, klasera iritsi orduko garbi utzi zioten oso gela mugitua eta zaila zela. Horren ondorioz, irakaslea oso agobiatuta zegoen eta klase normalak emateko nahikoa arazo izaten zituen, beraz, horrelako tailer bat aurrera eramateko arazoak ikusi zituen eta hobe izango zela bertan ez egitea pentsatu genuen.
Liberen kasuan, 1.mailan egin zituen praktikak eta egoera ikusirik zaila ikusten zuen horren txikiak izanik argazkiak ateratzen hastea eta gainera gogoeta bat egitea.
Maialen Ansuategiren kasuan, arazo ekonomiko larriak zituzten haur batzuk. Beraz, ez zitzaion ondo iruditu ariketa proposatzea, denek ezin baitzuten parte hartu.
Ariane izan zen  tailer hau aurrera eramatea lortu zuena, baina bere mailara egokituta. Hau da, 2.mailakoak zirela kontutan hartuz ordenagailuaren erabilera kendu behar izan zuen.

TALDEKO ARGAZKI ELKARRIZKETA

Kaixo!

Foto elkarrizketa indibiduala egin ostean taldekideak elkartu gara eta taldean beste  bat egitea erabaki dugu.Egia esan teknologia alde batera utzi dugunean, bat egin dugu puntu askotan. Bakoitzaren gustuko ekintzak sakonki aztertu ostean honako hauek aukeratu ditugu:


1.BIDAIATZEA: Askatasun sentsazioa ematen digun zerbait da, eguneroko bizitzatik denboraldi batez alde egiteko aukera ematen diguna. Bidaia mota ugari daudela badakigu eta taldean hitz egin ostean, diru eta ondasun gutxi eramaten diren horiek iruditzen zaizkigu interesgarrienak, izan ere, gauza materialak alde batera utzita gure buruarekin hausnartu eta besteekiko erlazioak sendotu daitezke.

croacia.jpg



2. LAGUNEKIN EGOTEA: Nahiz eta gaur egun hauekin pasatzen dugun denbora gehiena mobilarekin egotera mugatu, oraindik ere lagunak gure bizitzako gauza garrantzitsuenetarikoak direlarekin ados gaude. Hauekin igarotzen ditugu momenturik onenak, izan ere, haiek dira barrezka igarotako arratsalde eta gauen erantzule. Teknologiaren garai honetan bat gatoz hauek alde batera utzi eta lagunekin egotea aberasgarriagoa dela, mobilek ez ordenagailuek ez baitigute arazoak konpontzen lagunduko eta ez dira hor egongo laguntza behar dugunean. Gainera zeinekin egingo ditugu aurretik aipatutako bidai zoragarri horiek lagunekin ez badira?

IMG_9270.JPG



3. MUSIKA ETA DANTZA: musika deskonektatzeko, aske sentitzeko, ondo pasatzeko...erabiltzen dugu guk. Musika mota desberdin asko daude eta bakoitzak gustu desberdinak ditu, baino honek guregan sortzen dituen sentsazio eta emozioak antzekoak direla ohartu gara. Musika entzuteak gure arazoez ahazteko balio digu eta ongi sentiarazten digu. Gainera, musikarekin loturik dagoen aktibitate bat dantza da; honi buruz ideia eta iritzi desberdinak ditugu, izan ere ez dugu denek dantza egitea hain gustuko, baina tentsioak askatzeko modu egoki bat dela pentsatzen dugu eta kirola egoteko modu dibertigarri bat. Denok behar dugu musika gure bizitzan.



4. IKASKETAK: Bizitza osoa daramagu ikasten, 2 urtetatik hasi eta gaur egunera arte. Ohitura handia dugu institutuan edo unibertsitatean gaudenean ikasten ari garenataz kritikatzeko baina bizitzan egiten dugun gauzarik garrantzitsuenetakoa da. Gure etorkizuna baldintzatzen du eta guk aukeratzen dugu zer ikasi nahi dugun eta zer izan nahi dugun hemendik urte batzutara. Horretaz gain, eskolara eta unibertsitatera joatearen alde hoberenetako bat bertan aurkitzen dugun jendea eta egiten ditugun harremanak dira. Ordu asko pasatzen ditugu elkarrekin eta azkenean lagun on asko aurkitzen ditugu. Adibidez, talde honetan gaudenak ez bagenuen magisteritza aukeratu ez ginen ezagutu ere egingo eta horretan zorte handia eduki dugu.




5. KIROLA: Txikitatik jarduten dugu,  gure bizitzako zatirik handiena kirola egiten pasatzen dugu,  zaletasun bezala edota profesionalki. Gure gorputzaren gaitasuna eskatzen du eta helburu nagusia gaitasun fisikoak iraunaraztea eta handitzea da, behar beharrezkoa da gure bizitzan osasuntsu egon nahi badugu. Kirol gehienak taldekoak izaten dira eta bertan taldekideak izateaz gain, lagunak ere badira, harremanak handitzen dira eta konfiantza lortzen da taldekideen artean bestela ekipoak ez du inongo lorpenik izango. Kirola egiteaz gain, lagunak egiteko modu bikaina da.

domingo, 22 de noviembre de 2015

ARGAZKI ELKARRIZKETA


1- LAGUNAK

Nire kuadrilan 8 gara, 7 neska eta mutil bat. Horietatik lau jaio ginenetik ezagutzen gara eta besteak 12 urte genituenetik. Ez gara asko eta horrek haserre gutxiago edukitzea ekartzen digu, izan ere ez gara ia inoiz haserretzen elkarrekin. Mendi inguruan egotea asko gustatzen zaigu eta udaran egun osoak hemen inguruko belazetan pasatzen ditugu. Ia denok egiten dugu kirolen bat eta askotan geratzen gara elkarrekin kirola egiteko ere. Konfiantza handia dugu eta momentu onetan eta txarretan elkarri ahal diogun guztia laguntzen diogu.





2- FUTBOLA

Txikitatik asko gustatzen zait futbola eta egunero ordu asko pasatzen nituen lagunekin jolasten. 12 urte egin nituen arte mutilekin jolasten nuen baina adin horretatik aurrera neskak neskekin jolastu behar dute eta mutilek mutilekin. Orduan Tolosako taldean sartzeko pruebak egin nituen eta hartu egin ninduten. Orduztik Tolosako nesken taldean nabil, iada 7 urtez. Niregatik egunero ibiliko nintzateke futbolean baina astean 4 aldiz ibiltzen gara. Horrenbeste ordu pasatzen ditugu ekipokoak elkarrekin, izugarrizko konfiantza hartu dugula. Nire bigarren kuadrila bezala da.


3- MENDIA

Ni Amezketan bizi naiz eta hemen inguruan mendi ugari daude. Txikitatik askotan ibili naiz mendian eta denbora dudanero joaten naiz buelta bat ematera. Gertuen dagoen mendia Txindoki da eta bertara joaten naiz askotan. Horretaz gain, urtean bi aldiz nire lagunak eta ni mendira joaten gara bertan dagoen txabola batean lo egitera. Mugikorrik ez dugu eramaten, ez dago telebistarik, beraz, erabat deskonektatuta egoten gara egun horietan elkarrekin.



4- FAMILIA

Hauek dira nire aita, ama eta anaia:

 5- MUSIKA

Nire musika talderik gustukoena Berri Txarrak da. Nire anaiak ni baino lau urte gehiago ditu eta 11urte nituela berak entzuten zuen musika entzuten nuen. Hor hasi zitzaidan talde hau gustatzen eta geroz eta abesti gehiago ezagutzen joan nintzen nire talderik gustukoena bilakatu zen arte. Ez dut kontatu zenbat aldiz joan naizen talde honen kontzertutara baina 15 aldiz gutxienez bai.

Resultado de imagen de berri txarrak








viernes, 20 de noviembre de 2015

BAKARKAKO PLEA

PRAKTIKALDIRAKO HASIERAKO IDEIA

TAILERRA.
Gure proposamena argazkiekin lan egitea da. Horretarako ikasleei eskatuko haientzat garrantzitsuak diren gauzei(pasaiak, lagunak, objektuak, familia…)argazkiak ateratzeko eskatuko diegu. Adin desberdinetako ikasleekin arituko garenez, bakoitzak modu batean landuko du gaia.
Txikienei, argazki horiek inprimatu eta kartulina handi batean pegatzeko eskatuko diegu, bakoitza hitz edo esaldi batekin deskribatuz.
Nagusiagoak direnei, lan konplexuago bat eskatuko diegu. Lortzen dituzten argazkiekin istorio bat asmatu beharko dute taldeka, horretarako ordenagailuko programaren bat erabili beharko dutelarik(prezi, movie maker…)


Resultado de imagen de camara de juguete