kaixo!
Mirari Arteaga naiz, Amezketakoa ( Gipuzkoa ) eta 19 urte ditut. Magisteritzako bigarren urtea ari naiz ikasten EHU-n, Donostian.
2 urterekin hasi nintzen Amezketako haur hezkuntzan (zumadin). 6urterekin lehen hezkuntzan eta 12 urtera arte bertan egon nintzen. Amezketa herria oso txikia denez, eskolan ikasle gutxi izaten ginen. Gela bakoitzean 10 ikasle izaten ginen gutxi gorabehera eta batzuetan bi mailetako ikasleak elkarrekin egoten ginen. Gutxi izatearen ondorioz, maila guztietako ikasleak elkarrekin ibiltzen ginen jolasten eta denekin oso harreman estua genuen. Irakasleak ere gehienak herrikoak ziren eta familia guztiak ezagutzen zituzten. Gainera irakasle bakoitzarekin bi edo hiru urte egiten genituen gutxienez eta horrek gure arteko harremana oso sakona izatea eragiten zuen.
Eskola goizeko 9:30etan hasten zen baina horren gustura joaten ginenez, goizeko 9:00etarako denak bertan egoten ginen jolasten. Astebukaera iritsi eta askotan esaten genion elkarri larunbat eta igandeetan ere eskola eduki nahi genuela. Gogoan dut ez genuela arau zorrotzik. Berandu iristen baginen irakasleak ez ziguen errietarik egiten, berak honako hau esaten zuen: badakit lehenago etortzeko aukera edukiko bazenuen ez zinela berandu etorriko, beraz ez daukazu azalpenak ematen aritu beharrik. Eta arrazoi zuen, izan ere oso arraroa izaten zen norbait berandu iristea. Goizero klasera sartu eta bertan " alfombra" bat edukitzen genuen eta bakoitzak etxetik ekarritako bere kojina. Bertan eseri eta irakaslearekin hizketaldi bat edukitzen genuen. Matematikak kartekin edo arbelean egindako joku desberdinekin ikasten genituen. Gaztelania eta ingelesa antzerkiak, abestiak eta elkarrekin hitz eginez ikasten genituen. Egia esan, informatikarekin ez genuen erlazio handirik eduki. Tarteka ipuinak asmatzen genituen eta ipuin horiek ordenagailura pasatzen genituen. Hori izaten zen lehen hezkuntzan informatikarekin edukitzen genuen erlazio bakarra.
Dbh ikastera ordea Alegira joan nintzen eta bertan dena oso desberdina izan zen. Eskola askoz ere handiagoa zen, irakasleak urtero desberdinak eta klase guztiak aulkian eserita pasatzen genituen. Ikasteko modua oso desberdina zen. Gogoan dut lehenengo astean amezketako eskolatik joan ginenak ez genituela eskolako lanak egin, izan ere Amezketan ez zen beharrezkoa. Orduan irakasleak izugarrizko errieta egin zigun eta erabat beldurtuta geratu ginen. Momentu horretatik aurrera beldur pixka bat eduki genien irakasleei baina segituan ohitu ginen. Gainera asignatura bezala informatika eduki genuen eta hor hasi ginen pixkanaka ordenadoreak geroz eta gehiago erabiltzen eta programa desberdinak ikasi genituen. Beste asignaturetan ere edozer gauza egiteko ordenagailuak asko erabiltzen genituen. Laugarren dbhn eta batxillerrean informatika aukerazko asignatura zen baina nik ez nuen aukeratu, izan ere inoiz ez dut gustoko izan informatika.
viernes, 25 de septiembre de 2015
IKT LEHEN ETA ORAIN
Eskola garaiari begiratzen badiogu. gure gurasoekin alderatu ezkero aurrerapen handiak eduki genituen guk. Izan ere ordenagailu gela bat gutxienez eskola guztietan egoten zen. Hala ere, nire eskolan behintzat ( Amezketan ) ez genituen ordenagailuak asko erabiltzen. Hilabetean behin ipuinen bat idazten genuen baina gehiagorik ez eta interneten ibiltzen ere ez ziguten uzten. Baina gaur egun askoz ere tresna teknologiko gehiago dituzte, adibidez tabletak. Horretaz gain, gaur egungo lehen hezkuntzako haur ia guztiek dituzte mobilak Gu txikiak ginenean ez genuen mugikorrik edukitzen eta nire bizilagunak,irakaslea den aldetik dioenez, gaurko haurrei askotan esan behar izaten zaie mugikorrarekin ez ibiltzeko eskolan eta jolasordura ateratzen direnean segituan erabiltzen dituztela.
Eskolaz kanpo berriz, geroz eta ordu gehiago egoten dira haurrak telebista aurrean, eta zer esanik ez umeentzat egokienak ez diren programa gehiago ikusten dituztela. Guk etxetik kanpo jolasten pasatzen genituen orduak eta orain pasatzen dituztenak alderatu ezkero alde handia egongo litzatekela iruditzen zait.
Hori dena gaur egungo eta gu haurrak gineneko garaiak alderatu ezkero. Baina teknologiaren inguruan aurkitu ditzazkegun beste desberdintasun batzuk generoari begiratu ezkero aurkitzen dira. Adibidez, xboxean neskentzat eta mutilentzat jolas desberdinak daude. Argazki hauetan ikusten denez, interneten jarri dut neskentzako jolasak eta gero mutilentzako jolasak eta oso desberdinak atera zaizkit. Neskentzat dantzatzeko, abesteko, sukaldatzeko... eta horrelako jokuak eta mutilentzat kirolak, borrokak.... eta horrelako jolasak.
Hala ere,aipatu behar dut ni salbuespena izan naizela betidanik. Txikitatik hasita beti ibiltzen nintzen kiroletan mutilekin eta play stationean ere "mutilentzako" jolasetan ibiltzen nintzen. Eta berdin jarraitzen dut, nire herrian lokalera joaten naizenean ni izaten naiz neska bakarra mutilekin xboxean ibiltzen dena. Orduan ez dakit zer pentsatu, orokorrean eragina izango duela badakit neskentzako eta mutilentzako joku desberdinak daudela erakusten badigute baina azkenean niregan ez du eraginik izan. Eta benetan gustatzen zaizkizun jolasak zein diren baldin badakizu, ez dauka zertan eraginik izanik.
Amaitzeko, esan beharra dago haurrek hainbeste teknologia erabiltzeak bere alde txarrak eta alde onak ekartzen dituela. Ondo erabiltzen badituzte eta benetan gauza berriak ikasteko eta beraien ikasketetarako baliogarri dituzten programekin ibiltzen badira oso aberasgarria izan daiteke beraientzat. Baina aldiz, beste haurrekin jolastu beharrean etxean sartu eta bakarka mugikorrarekin edo xboxarekin jolasten egoten badira oso tristea dela iruditzen zait. Gainera dependentzi handia har dezakete horrelako gauzekin eta eskolan beste haurrekin eta irakaslearekin hitz egiten egon beharrean mugikorrarekin egoten badira beraientzat izaten da kalterik handiena. Horregatik uste dut bakarrik zaudenean ibiltzeak ez duela kalterik egiten baina norbaitekin zaudenean berarekin egoteko aprobetxatzea dela egokiena.
viernes, 18 de septiembre de 2015
La competencia digital-Jordi Adell
Aurreko IKTko klasean gure haurtzaroa gogoratzen aritu ginen eta eskola garaiak nola bizi genituen idatzi genuen blogean. Ondoren, bideo hau ikusi genuen eta oso interesantea iruditu zitzaigun:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)