Kaixo berriro,
Gaurkoan Arianek egin zuen praktika nola izan zen azalduko dugu. Irakasleari tailer hau egiteko proposamena egin zionean oso ondo hartu zuen eta ez zion inongo oztoporik jarri. Beraz, berari eman zion ikasleei jarduera esplikatzeko lana, irakasle papera hartuz. Hurrengo egunean klasera joan eta ikasleei egin behar zutena esplikatu zien. Haurrei asko gustatu zitzaien ideia eta segituan hasi ziren zer ekarriko zuten pentsatzen eta hiru egunen ondoren denak argazkiekin azaldu ziren klasera. Hurrengo pausoa, argazkian azaltzen ziren gauzei buruz idaztea izan zen. Idatzi ondoren, Arianerengana joaten ziren erakustera eta orduan ohartu zen haurrak zer idatzi ez zekitela zebiltzala. Orduan gehiago idazteko esan zien eta motibazio falta zutela nabaritu zuen, handik aurrera gogo askorik gabe amaitu zuten jarduera.
Amaitu zutenean, gelako paretean jarri zituzten denek ikusteko moduan eta lau egunen ondoren kendu eta haur bakoitzak bere argazkiaren azalpena egin zuen besteen aurrean. Azalpena ongi egin zuten baina egin beharreko zerbait bezala hartu zuten eta jarduera egiteko gogo falta nabaritu zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario